XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) Hurrengo artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hedagarritzat hartutako kredituak, izaera mugagarria izango dutelarik kapitulu eta programa mailan, esandako artikulu horretako 1 apartatuko a), b) eta d) letretan aurrikusitakoak salbuetsiz.

b) Konpromisu kredituei dagozkien ordainketa kredituak.

c) Ekitaldian zehar emandako kreditu osagarriak.

d) Aurrekontu-ekitaldietatik hartu eta bertan gehitutako kredituak.

e) Uliazpi Fundazioa Foru Erakunde Autonomoa eta Foru Elkarte Publikoak finantzatzeko helburuz Gipuzkoako Foru Aldundiko Aurrekontuan izendatutako kredituak, eta baita horiek egiten dituzten eskaintzak ordaintzeko erabiliko diren kredituak ere.

f) Dirulaguntza izendunei dagozkien ordainketa kredituak.

g) Beren izaera berezia, garrantzia edo helburua kontutan izanik, zehaztapen maila berezia beharrezkoa duten kredituak, Ogasun eta Finantza Departamentuak hala erabakitzen duenean.

3. Departamentu ezberdinen programetan sartuta dauden eta Euskal Autonomi Elkartearekin batera finantzatutako proiektuei dagozkien ordainketa-kredituak lotesleak izango dira kapitulu eta programa mailan.